XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sendagileak gaixoari: - Erabat nekaturik eta ahuldurik aurkitzen zaitut eta buru-lanik egitea ez zaizu komeni.
- Nola egongo naiz ba ni buru-lanik egin gabe ilemoztailea naiz eta?.
Amonak ilobatxoari: - Aspaldiko kontua da.
- Ni txikia nintzenekoa.
- Senar-emazte pobre batzu ziren.
- Zortzi seme-alaba zituzten...
Ilobatxoak galdetzen dio orduan amonari: - Aizu amona, hain pobreak izanda nola eros zitzaketen ba hainbeste haur?.
Bidaiari batek horrela zoriondu zuen behin geltokiko buruzagia: - Nire zorionik beroenak! Hogei urte bada trenez nabilela eta gaur etorri da lehenengo aldiz bere orduan.
Eta buruzagiak erantzun zion: - Aizu, baina tren hau atzokoa da, e!.
Maisuak, oso haserre, esan zion ikasleari: - Hi bezalako tontolapikorik ez diat oraindik ikusi.